Andoni Estefania: “Gazteok gustuko ez dugun egoera hau aldatzeko bidea politikan parte hartzea da”

Dani Maeztu legebiltzarkideak, mobilizazio aktiboarekin batera, politikan parte hartzea gizartea aldatzeko bide eraginkorrena dela adierazi zuen eta gazteei dei egin zien hurrengo igandean etxean gera ez daitezen.

Laudioko Herriko Plazan mitina egin zuen atzo Aralarrek. Aralarrek igandeko udal eta foru hauteskundeei begira zeintzuk izango diren euren erronka eta helburu nagusienak azaldu zituen. Laudioko Epi Zurimendi eta Andoni Estefania, Iñaki Aldekoa Arabako ahaldun nagusi izateko hautagaiaren eta Dani Maeztu legebiltzarkidearekin batera izan ziren ekitaldian. Lau aralarkideek gizartearen parte-hartzea izan zuten gai nagusi. Politikaren oinarri nagusia politikan gizartearen parte hartzearen berma izango dela eta, zentzu berean, kontsultaren erabilera bultzatuko dutela udal politiken barruan zeresana eta eztabaida sortzen dituzten aferen inguruan, adibide gisa Jesuriko haize-erroten edota erabilera anitzeko gelaren ingurukoak aipatu izan zituzten.

Laudioko hautagaitzaren zerrendaburu den Andoni Estefaniak gazteek lan munduan eta etxebizitza duin bat eskuratzeko unean bizi duten egoera kaxkarra salatu zuen eta berau aldatzeko beharrezkoa dela bozkatzea esan zuen. Gazteei lan munduan sartzea eta etxebizitza lortzea errazteko programa baten sorrera agindu du Estefaniak eta, halaber, gaztediaren udal mahai baten burutzea.

Iñaki Aldekoaren esanak etorri dira gero. Ezker Abertzaleko buruzagi historikoaren esanaren arabera egungo krisia sortu dutenen aurka joan behar dira hartzen diren neurriak eta ez berau pairatzen dutenen aurka, aitzitik, gizartearen giza talderik ahulenen aldeko politika sozialak indartu behar direla eta berau lortzeko ogasun sistemaren erreforma bat burutu beharra dagoela.

Dani Maeztuk, mobilizazio aktiboarekin batera, politikan parte hartzea gizartea aldatzeko bide eraginkorrena dela adierazi zuen eta gazteei dei egin zien hurrengo igandean etxean gera ez daitezen.

(Iturria: www.aiaraldea.com)

Compartir Elkarbanatu
  • Print
  • Facebook
  • Twitter
  • Digg
  • Sphinn
  • email
  • Meneame

Zure iritzia interesatzen zaigu - Nos interesa tu opinión